Politika -

Eskumenen urraketa

Jaurlaritzak laugarrenez joko du Konstituzionalera, enplegua dela-eta

Oraingoan, bigarren aukeraren legeak biltzen dituen zenbait artikulu salatuko dituzte. Eusko Jaurlaritza ''gogaituta'' dagoela esan du Erkorekak.

Auzitegi Konstituzionala. EFE
Auzitegi Konstituzionala. EFE
Beste helegite bat Auzitegi Konstituzionalean

1:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera joko du, enplegu mailako eskumenen urraketa salatzeko laugarrenez legegintzaldi honetan. Oraingoan, 'Bigarren aukeraren legeak' biltzen dituen zenbait artikulu salatuko dituzte.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri du neurria astearte honetan, prentsaurrekoan. Bertan esan du Jaurlaritza ''gogaituta'' dagoela, eta gaitzetsi egin du Rajoyren gobernuak enplegu mailako eskumenekiko adierazten duen ''begirunerik eza''.

Zehazki, Erkorekak azaldu du ''bigarren aukeraren mekanismoak'' biltzen dituen otsailaren 27ko 1/2015 errege lege-dekretuaren hainbat artikuluren kontra joango direla; hain zuzen ere, gazteen kontratazioan eta langile autonomoen kontziliazioa jorratzen dituzten hainbat artikulu. Horrez gain, Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du Lanbideren eskumenen artean dauden hainbat hobari jaso dituela dekretu horretan Espainiako Gobernuak.

Edonola ere, Konstituzionalean helegitea jarri baino lehen, Espainiako Gobernuarekin artikulu horiek negoziatzeko sei hilabeteko epea proposatuko du Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak