Politika -
Frantzia
Alderdi politiko berria sortuko duela iragarri du Jean-Marie Le Penek
“Ez dut beste alderdi bat sortuko. FNren lehiakidea izango ez den erakunde bat sortuko dut. Hondamendiaren aurkako paraxut antzeko bat izango da”, adierazi du eskuin muturreko buruzagiak.
Agentziak | Erredakzioa
?Hondamendiaren kontrako jausgailu? bat izango den ?erakunde bat? sortzea pentsatzen ari dela iragarri du gaur Jean-Marie Le Pen Frantziako Fronte Nazionalaren (FN) sortzaileak. Duela gutxi Le Pen aldi baterako baztertzea erabaki zuen eskuin muturreko alderdiaren zuzendaritzak. Hala ere, 1972an sortutako alderdiarekin lehiatuko ez dela ziurtatu du politikariak.
?Ez dut beste alderdi bat sortuko. FNren lehiakidea izango ez den erakunde bat sortuko dut. Hondamendiaren aurkako paraxut antzeko bat izango da?, adierazi du eskuin muturreko buruzagi historikoak Courtoisie irratian.
FNren ildo politikoarekin ?desengainua hartu zuten guztiak? hartuko dituela ziurtatu du Le Penek. ?Asko? direla erantsi du. FNk ?hamarkadetan? izan duen ildo politikoa berreskuratzen laguntzea espero du buruzagiak.
"Triste", alderdiko borrokarekin
Frantziako eskuin muturraren buruzagi historikoa baztertu zuen FNk maiatzaren 4an. ?Indarrak dituen bitartean? borrokan jarraituko duela ohartarazi du Le Penek. Hala ere, FNn izaten ari den barne borrokarekin ?triste? azaldu da.
?Ez dut utziko. Benetako demokrazia baten mugimendua berriz ezarri behar dela uste dut?, esan du Le Penek. Hanka-sartzeak zuzendu behar dituztela berriro adierazi du buruzagiak, baina FNri boza emateko eskatu die boto-emaileei.
?Marinek balio eta bertute handiak dituela uste dut?, onartu du gaur Le Penek, baina alabaren aurkako kritikak ez ditu ezkutatu politikariak bere adierazpenetan. Marine Le Penek FNko buruzagitza hartu zuen 2011ko urtarrilean.