Politika -

Krisia

Monederok dio Podemos gainerako alderdien antza hartzen ari dela

Alderdiko programa idazkariak aitortu du "erabat engainatuta eta traizionatuta" dagoela politikaren izaera orokorrarekin, eta politikaren lehenengo lerroa uztea pentsatzen ari dela.

Juan Carlos Monedero Podemosen programa idazkaria. Argazkia: Efe
Juan Carlos Monedero Podemosen programa idazkaria.
Juan Carlos Monedero Podemosen programa idazkaria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Monedero Podemosen programa idazkariak ohartarazi du bere alderdiak gainerako alderdien antza duela batzuetan, ispilu desegokietan ez begiratzeko deia egin du, eta aitortu du "erabat engainatuta edo traizionatuta" dagoela politikaren izaera orokorrarekin.

Monederok Radiocablen egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, politikaren lehenengo lerroa uztea pentsatzen ari da, eta onartu du kosta egiten zaiola "alderdikraziari" eustea.

"Politika honek dituen arauak eta konpainiak nigandik urrun nahi ditut", azpimarratu du.

Podemos "Espainiako politikan dagoen zintzoena" dela aldarrikatuta ere, Monederok kritikatu du gainditzeko asmoa zuten horiekin "etengabeko harremanean egoteak" haien antza hartzera eraman dituela.

Haren esanetan, Podemos arazo horietan erori da, "zirkulu txiki batekin biltzeko denborarik ez duelako, garrantzitsuagoa delako telebistako minutu bat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea