Politika -
Absoluzioa
Oihana Mardaras aske geratu da, bigarren absoluzioaren ostean
ETAk EITBren egoitzaren kontra egindako atentatuagatik absoluzioa jaso ondoren, PSE-EEren egoitzaren kontrakoagatik absolbitu dute.
erredakzioa
Oihana Mardaras preso bizkaitarra libre geratu da gaur arratsaldean ETAk PSE-EEren Bilboko egoitzaren kontra egin zuen atentatuagatik absoluzioa jaso ostean.
Gaztea 2009ko ekainean atxilotu zuten, Frantziako Estatuan, eta lau urteko kartzela-zigorra bete zuen bertan erakunde armatuko kide izatea egotzita. Zigorra bete ondoren, Espainiako agintarien esku utzi zuten, eta Auzitegi Nazionalak epaitu zuen.
Hala, 29 urteko kartzela-zigorra jaso zuen EITBren Bilboko egoitzaren kontrako atentatuagatik, baina Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen, Auzitegi Nazionala "intuizio subjektibo" batean oinarritu zela iritzita.
Orain, prozesu judizial guztiak iraun duen bitartean preso egon eta bi kasuetan absoluzioa jaso eta gero, libre geratu da.