Politika -

Elkarrizketa

Espadaler: 'Atxilotuek atentatzeko asmoa zuten'

Rac1 irrati-kateari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, atxilotuek “atentatuak” egitea aurreikusita zuten, baina Poliziak oraindik ez daki atentatu horiek non egin nahi zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jihadismoaren aurkako operazioan atxilotutako 11 pertsonak "atentatzeko asmoa" zutela nabarmendu du gaur Ramon Espadaler Generalitateko Barne kontseilariak. Horren hitzetan, “ekintza terroristak” egiteko “pausoak” emanda zituzten atxilotuek.

Atxilotuei hainbat delitu egotzi dizkiete, tartean, talde terroristako kide izatea.

Bartzelonan, Terrasan, Sabadellen, San Quirze del Vallesen eta Vallsen (Tarragona) atxilotu zituzten. Katalunian orain arte terrorismo jihadistaren kontra egin den operaziorik zabalena izan da.

Rac1 irrati-kateari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, atxilotuek atentatuak egitea aurreikusita zuten, baina Poliziak oraindik ez daki atentatuak non egin nahi zituzten. El Periódico de Catalunya-ren arabera, Katalunia Plazan, Parlamentuan, Espainia Plazako merkataritzagunean eta Esquadra Mossoen polizia-etxe batean egin nahi zituzten atentatuak.

Epaileak sumarioa sekretupean jarri du, eta sekretua altxatzen ez duen arte itxarongo du Generalitateak ikerketaren “xehetasun” gehiago emateko. Hala ere, atxilotuek atentatuak noiz egin nahi zituzten ez dakitela onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Jihadismoa hoy