Politika -

Barne krisia

Donostiako zinegotzi batek PP utzi du Semperrek 'betoa' jarri diolako

"Politika edozein modutan egiteko betoa jarri dit. Ez banaute nahi, zertarako jarraitu, etsipenez noa", adierazi du Vicente Garciak.

Vicente Garcia zinegotzi donostiarra. Argazkia: donostia.eus
Vicente Garcia zinegotzi donostiarra.
Vicente Garcia zinegotzi donostiarra. Argazkia: donostia.eus

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vicente Garcia zinegotzi donostiarrak PP alderdia utzi du Borja Semper buru duen Gipuzkoako zuzendaritzak Miren Albistur Donostiako alkategai popularraren zerrendan sartzeko "betoa" jarri diola iritzita.

Garciak Efe albiste-agentziari azaldu dionez, ez da "haserrealdi" hutsa PPren zerrendan sartu ez dutelako; izan ere, ez zuen sartzeko interesik, eta Albisturren "berritze proiektuan parte hartu" besterik ez zuen nahi, "edozein lekutan".

"Politika edozein modutan egiteko betoa jarri didate. Ez banaute nahi, zertarako jarraitu, etsipenez noa", adierazi du zinegotzi donostiarrak. 2011n aurkeztu zen lehenengo aldiz hauteskundeetan, independente gisa, eta gero PPko afiliatu egin zen.

Garciak aitortu du "desadostasun handiak" izan dituela Semper buru duen Gipuzkoako PPren zuzendaritzarekin. Semper Albisturren hautagaitzaren kontra agertu zen, eta horrek barne krisia eragin zuen Gipuzkoako eta EAEko zuzendaritzen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia argazkiak Udal eta Foru hauteskundeak 2015