Politika -
Elkarrizketa
Ahal Duguk ez du Aberri Eguna ospatzen, 'mugimendu plurala' delako
Roberto Uriartek erabakitzeko eskubidea defendatu du, baina, bere ustean, independentzia "azken aukera" izan behar da, "konpontzeko modurik" ez dagoenean.
Europa press
Roberto Uriarte Euskadi Ahal Duguren idazkari nagusiaren esanetan, bere alderdiak ez du Aberri Eguna ospatzen ez delako "alderdi nazionalista", baizik eta mugimendu plurala, hori dela eta, alderdikide "batzuek" ospatuko dute "kulturagatik edo tradizioagatik".
Gainera, Roberto Uriartek erabakitzeko eskubidea defendatu du, baina, bere ustean, independentzia "azken aukera" izan behar da, "konpontzeko modurik" ez dagoenean.
Europa Press albiste agentziak egindako elkarrizketa batean, Uriartek azpimarratu egin du Ahal Duguk "zenbait sentsibilitatek, pentsaerek eta iritzik" osatzen dutela eta "afera nazionalistek" ez dituzte lotzen.
Horren ildotik, Robertoren hitzetan, Ahal Duguk, modu "ofizialean", ez du Aberri Eguna ospatzen, Hispanitatearen eguna ospatzen ez duen bezala. "Ahal Dugu hiritarren organizazioa da, ez da organizazio nazionalista, hori dela eta, nazioari lotutako ideiek ez gaituzte lotzen, bazik eta denok hiritar gaudela, kontu horiek gorabehera. Alabaina, argi dago, askok, kulturagatik edo tradizioagatik, ospatuko du", esan du.
Gainera, Ahal Duguren buruaren arabera, Aberri Egunean "identitateari buruzko diskurtsoak goraipatzen dira, eta ez datozkio ondo euskal gizarteari". "Egia da identitateari lotutako sentimenduak zilegi direla, beti ere neurrian. Ondo deritzot norbera lurralde batekin identifikatzeari, baina muturreko jarrerak ekartzen baditu, ez da batere positiboa".