Politika -

Lasarte, aske

Valentin Lasarteren damua 'faltsua' da, Consuelo Ordoñezen aburuz

ETAk hildako PPko zinegotziaren arreba eta Covite elkarteko presidenteak uste du presoa kartzelatik ateratzea bidezkoa ez dela.

Consuelo Ordoñez
Consuelo Ordoñez
Consuelo Ordoñez

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentin Lasarte ETAko kide ohia kartzelatik atera dela eta, adierazpen gogorrak egin ditu gaur Consuelo Ordoñez Gregorio Ordoñez ETAk hildako PPko zinegotziaren arrebak. Ordoñezen hitzetan, Lasarte libre geratzea "ez da bidezkoa", bere damua "faltsua" delako.

Lasartek 19 urte eman ditu espetxean, ETAk egindako zazpi hilketarengatik, tartean Gregorio Ordoñezena eta Fernando Mugica buruzagi sozialistarena.

Covite Euskadiko Terrorismo Biktimen Elkarteko presidenteak nabarmendu duenez, Lasarteren damua ez da sinesgarria, beste atentatu batzk argitzeko kolaboratzeko prest agertu ez delako. "Biktimei mesede egiten dien baldintza bakarrenetarikoa da", erantsi du. Izan ere, argudiatu duenez,  nebaren kasuan, oraindik ez daki nork eman zuen hura hiltzeko agindua edo nork egin zuen tiro.

Hain justu, Justiziarekin ez kolaboratzeak ondorioak ez izatea deitoratu du Ordoñezek, Lasarteri ez baitiote zigorra "egun bakarrean" murriztu, azaldu du.

Justiziaren kontra ere egin du Coviteko presidenteak, preso ohiaren damua "faltsua" dela jakinda ere, "barkamen administratiboa" eman diolako.

ETAko presoak birgizarteratzearen alde dagoela azpimarratu du Ordoñezek, baina damua "benetakoa" bada, "ez, biktimek legitimoki eskatzen duten egiaren aurrean isiltasun konplize duen batena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak