Politika -

19 urtez kartzelan

Catala 'harrituta', Lasarte espetxetik irten delako

Ministroaren ustean, 'gure Zuzenbide Estatuak batzuetan ez du terrorismoaren zamak eragindako erronken maila eman'.

Rafael Catala, Justizia ministroa. EFE.
Rafael Catala, Justizia ministroa. EFE.
Rafael Catala, Justizia ministroa. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Justizia ministroak “harrituta” agertu da Valentin Lasarte presoa kartzelatik irten delako, 19 urtez preso izan eta gero. Lasartek 400 urteko espetxe-zigorra jaso zuen eta, Catalaren arabera, berrikus daitekeen espetxealdi iraunkorraren erreformaren bidez horren moduko zigor “arinak” saihestuko dira.

Catalak hedabideen aurrean egin ditu adierazpenok, Grandan, eta, bere iritzian, “herritar zintzoek harrituta jaso dute” Lasarte espetxetik irtetea.

Gainera, Catalaren arabera, “gure Zuzenbide Estatuak batzuetan ez du terrorismoaren zamak eragindako erronken maila eman”, tragediak, hilketak eta urteetako mehatxuak sortu eta gero.

Era berean, ministroak zalantzan jarri du Zuzenbide Estatuak emandako erantzuna terroristen eta gaizkileen aurrean, ehunka edo milaka urtetako zigorrak jaso ondoren, “urte gutxiren bueltan kalean egon litezke damua adierazi gabe, birgizarteratzea baieztatu gabe”.

Ordoñez, aurka

Valentin Lasarte ETAko kide ohia kartzelatik atera dela eta, adierazpen gogorrak egin ditu gaur Consuelo Ordoñez Gregorio Ordoñez ETAk hildako PPko zinegotziaren arrebak. Ordoñezen hitzetan, Lasarte libre geratzea "ez da bidezkoa", bere damua "faltsua" delako.

Lasartek 19 urte eman ditu espetxean, ETAk egindako zazpi hilketarengatik, tartean Gregorio Ordoñezena eta Fernando Mugica buruzagi sozialistarena.

Covite Euskadiko Terrorismo Biktimen Elkarteko presidenteak nabarmendu duenez, Lasarteren damua ez da sinesgarria, beste atentatu batzk argitzeko kolaboratzeko prest agertu ez delako. "Biktimei mesede egiten dien baldintza bakarrenetarikoa da", erantsi du. Izan ere, argudiatu duenez,  nebaren kasuan, oraindik ez daki nork eman zuen hura hiltzeko agindua edo nork egin zuen tiro.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimak