Politika -

Nazioaren egoera

'Konponbide magikoak' saltzen dituztenen gainean ohartarazi du Rajoyk

Gainera, Rajoyren esanetan, "Espainiak, legealdiaren amaieran, ustelkeriari aurre egiteko araudirik zorrotzenetakoa izango du".

 

'Espainiak ez du boluntarismo magikorik behar, lanpostuak baizik'

00:45

Iker Gonzalez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

?Espainiarrei egia esan behar zaie? eta Ongizate Estatua ?ez da opari bat?, hori dela eta, ?konponbide magikoak? saldu nahi dituztenen gainean arreta jarri eta demagogiaren kontra egin du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Nazioaren egoerari buruzko eztabaidan.

Horren ildotik, ekonomiaren egoera ekonomiaren eta enpleguaren susperraldiarekin lotzen dituztenen argudioak ukatu ditu eta, gainera, Gobernuak egindako erreforma sakonen alde egin du, ?haizete ideologikoen? edo ?haizete hutsen? aurrean.

Espainiako gobernuburuak, halaber, norabideari ez eustekotan ?hiru urteetan irabazi duguna? hilabete gutxietan galtzeko arriskuaz ohartarazi du, lortutakoa ez baita ?behin betikoa? eta ?desegin liteke, azukrea uretan bezala?.

Horrez gain, ?Espainiako ekonomia % 2,4 haziko da2015ean? baieztatu egin du Mariano Rajoyk. ?Aditu askok esan dute kopuru hori lortuko dugula eta aurrekariek erakutsi dute errealitateak aurreikuspenak gainditzen duela?.

Halaber, ?aurten 500.000 lanpostu sortuko ditugu, legealdiaren amaierara 1.000.000 enplegu berri sortuta, hitz eman genuen bezala?.

Gainera, ?kontsumoak % 3, ekipo-ondasunen gaineko inbertsioak % 7 eta, lehen aldiz, etxegintza ere haziko dira. Horrez gain, ordainketen balantzeak superabita lortu du eta Espainiak nazioartea finantzatzeko gaitasunak ere gora egingo du?.

Rajoyren arabera, "Espainiak hiru milioi lanpostu behar ditu egonkortasunari heltzeko". ?Hazkundearen erritmoari eutsiz gero, % 2tik gorakoa, hatz puntan dugu milioi bat lanpostu, aurreko urtean eta aurten. Desbideratzen ez bagara eta lortutako guztia galtzen ez badugu (?) lor daiteke, sinisten dut, lor daiteke?.

Lan munduari dagokionez, Rajoyk iragarri du kontratu mugagabe berriei tarifa murriztu bat aplikatuko zaiela eta, esan duenez, soldataren lehenengo 500 euroen kasuan, ez diote Gizarte Segurantzari ezer ordain du behar.

Rajoyk ustelkeria ere izan du mintzagai. Bideoa: EiTB

Bestalde, ziurtatu duenez, helburu nagusia ustelkeria kasuak berriz ez errepikatzea dela. ?Neurri sorta bat onartu genuen aspaldi, ustelkeriari aurre egiteko, ekiditen saiatzeko eta zigortzeko?.

?Neurri bakoitzarekin aurrerapauso handi bat eman dugu ustelkeriaren iturriak lehortzeko. Nahiz eta erabat ez den desagertuko, ez direlako inoiz ere desagertzen, askoz zailagoa da halakoak -delituak- izatea?.

Gaia ixteko, Rajoyk esan du ?Espainiak, legealdiaren amaieran, ustelkeriari aurre egiteko eta zigortzeko araudirik zorrotzenetakoa? izango duela.

Laguntzak

Hari beretik, Rajoyk esan du bi seme-alaba dituzten guraso bakarreko familiek zerga gutxiago ordaindu beharko dute eta, espero dute, milioi bat hiritarrek baino gehiagok neurri horri heltzea.

Horixe izan da legealdiren amaierarako aurreikusita duen neurrietako bat, familiak babesteko politiken barruan, norbanakoen zorrei aurre egiteko eta autonomoen bizitza pribatua uztartzeko neurriekin batera.

Rajoy, Kataluniaren inguruan esandakoa. Bideoa: EiTB

Grezia

Mariano Rajoyk, halaber, Europar Batasunean (EB) Greziarekin izandako ika-mika izan du hizpide: ?Nire Gobernuak txalotu egiten du Greziarekin lortutako akordioa?.

EBk elkartasunez jokatu du Greziarekin, eta ?aho batez onartu dugu hemen ere  bai. Alabaina, elkartasun horrek konpromisoa eskatzen die Greziako gobernuei ere?.

Legealdiari errepasoa, ekonomiaren ikuspuntutik

Rajoyren hitzetan, gaurko eztabaida ?amesgaiztotik atera den eta bere burua erreskatatu duen? herrialde batean da. Gainera, "legealdiko politikarik onena erreskatea ekiditea izan da", ebatzi du.

Hauteskundeen ostean, ?lehentasunak argiak ziren: ekonomiak hondoa jo zuen, arrisku-tasa goi goian? hori izan zen egoera orain hiru urte?, esan du Rajoyk hitzaldiaren hasieran.

"Langabezia tasa handiegia da, askok urtebete eta bi urte baino gehiago daramate lan barik. Gazteen langabezia tasa onartezina da. Baina, orain, badakigu egin daitekeela?. ?Ez dut hitzematerik ez itxaropenik ekarri nahi, zerbait hobeagoa daukagulako, datuak?, gaineratu du Espainiako presidenteak,

?Bi urte luze eta gogor behar izan genituen Estatuko kontuak sendatzeko. Espainiarrok prezio handia ordaindu dugu jakiteko ezin dela gastatu ez daukaguna eta asmatu egin behar dela jendeari dirua eskatzeko orduan?. 'Espainia ez da arazo Europarentzat dagoeneko', gaineratu du.

"Espainia ez da arazo Europan". Bideoa: EiTB

Gainera, Espainiako presidentearen esanetan, ?enplegua eta ekonomia suspertu dugu. Sei urtez langabeziak gora egiten izan ostean, 2014ean 0,8 hazi da. Egoerari buelta eman diogu?.

Ekonomia da Rajoyren hitzaldiaren ardatz nagusia: "Langabezia tasa handiegia da, askok urtebete eta bi urte baino gehiago daramate lan barik. Gazteen langabezia tasa onartezina da. Baina, orain, badakigu egin daitekeela".

Rajoyren arabera, urte hasieran abiatutako zerga sistemaren gaineko erreformak ?9.000 milioi euro jarriko ditu zergapekoen eskuetan?, ?enplegua sortzeko? eta, besteak beste, ?soldaten gaineko zergak arintzeko? eta ?zerga sistema bidezkoagoa bat? egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak PP Rajoy Espainiako Gobernua argazkiak