Politika -

Ustezko zerga ihesa

Montorok dio jo dutela 'Falciani zerrenda'ko espainiarren aurka

Era berean, argi adierazi nahi izan du 'Falciani zerrenda'rena "fenomeno partziala" dela, "legegintzaldi honetan agerrarazten ari garenaren aldean, askoz ere kopuru handiagoak baititugu eskuartean".

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: Efe
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa.
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak esan du Zerga Agentziak "aurreko legegintzalditik" dituela mahai gainean 'Falciani zerrenda'ko espainiarren izenak eta dagoeneko egin dituztela egin beharrekoak HSBCren Suitzako adarreko bezero iruzurgileen kontra.

Gaur argitaratu dituzte Herve Falciani HSBCren informatikari ohiaren zerrendaren izen batzuk, eta tartean daude hainbat herritar espainiar ezagun.

Montorok gaineratu du zerrenda hori "aperitifa" besterik ez dela, Ogasuna egungo legegintzaldian aurkitzen ari denaren aldean, "milaka izen" baitaude "Zerga Agentziaren ordenagailuetan".

Montorok kazetariei erantzunez azaldu duenez, argitaratutako zerrenda "aurreko legegintzaldian iritsi zen Zerga Agentziara; horregatik, eginda daude egin beharreko guztiak".

Hori horrela, ministro espainiarrarentzat ez da berria, "aurreko legegintzaldiko iruzurraren kontrako kontrol eta kudeaketa saio baten ekintza izan baitzen, orain berria izenak eta abizenak ezagutzea da".

Era berean, argi adierazi du 'Falciani zerrenda'rena "fenomeno partziala" dela, "legegintzaldi honetan agerrarazten ari garenaren aldean, askoz ere kopuru handiagoak baititugu eskuartean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea