Politika -

Ezker abertzalea

Sortuk 'terrorismoaren aurkako mamua astintzea' leporatu dio PPri

"Euskal Herriari etorkizuna ukatzea" ez dela PPren eta PSOEren kontua soilik, "Estatu auzia" dela adierazi du, eta horregatik egingo dutela "aldebakartasunaren" alde.

Izko eta Barrena, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe
Izko eta Barrena, gaurko prentsaurrekoan.
Izko eta Barrena, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Irizpide politikoei eusteko arazo larriak dituztenean terrorismoaren aurkako mamua astintzea" leporatu dio Sortuk PPren Espainiako Gobernuari. Izan ere, "salbuespenezko neurriei" eusten dietela salatu du ezker abertzaleak, "normaltasun egoerari beldurra diotelako, proiektu politikoen arteko konfrontazio librea ukatzeko argudiorik ez dutelako".

Pernando Barrena eta Amaia Izko Sorturen bozeramaileek prentsaurrekoa eman dute Donostian. Azkenaldian "Estatuko sektore atzerakoienen" arteko lehia ikusten ari direla kritikatu dute, eta horien helburua "Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako Estatuko aldaketa politikoaren prozesua gelditzea" dela.

"PP, Guardia Zibilarekin eta Auzitegietako sektore atzerakoienekin batera, bere buruari Estatu kolpea" ematen ari zaiola azaldu ostean, Barrenak ezker abertzalearen kontra hartu dituzten neurriak izan ditu hizpide. Besteak beste, Hasier Arraiz Sortuko presidentearen kontra aurkeztu duten kereila aipatu du: "Ez dute egoera hau salatzen duten ideiak adierazten utzi nahi".

Buruzagi abertzaleak Auzitegi Gorenak zigorrak pilatzearen harira hartutako erabakia ere izan du hizpide, eta Mariano Rajoyren Gobernuak epaileei egindako presioen ondorio dela uste du, "eskari politikoei erantzuten dien erabakiak" har ditzaten.

Hori horrela, "eszeptiko" agertu da beste alderdiren bat Gobernura iristen bada izan daitezkeen aldaketekin. Izan ere, "Euskal Herriari etorkizuna ukatzea" ez dela PPren eta PSOEren kontua soilik, "Estatu auzia" dela adierazi du, eta horregatik egingo dutela "aldebakartasunaren" alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea