Politika -
Polizia-operazioa
Manifestazioa egingo dute ostiralean Baionan atxiloketak salatzeko
Pauen segitzen dute inkomunikaturik atzo Lapurdin eta Nafarroa Beherean atxilotutako lau gazteek. Inkomunikazioa 24 orduz luzatzea erabaki du fiskalak.
Erredakzioa
Ostiral honetan, hilaren 30ean, manifestazioa egingo dute Baionako kaleetan, San Andresetik abiatuta, atzo Lapurdin eta Nafarroa Beherean izan ziren atxiloketak salatzeko.
Pauen segitzen dute inkomunikaturik atzo Lapurdin eta Nafarroa-Beheren atxilotutako lau gazteek. Inkomunikazioa 24 orduz luzatzea erabaki du fiskalak.
Gaur EHBAIk, Aitzinak eta Lurra eta Etxebizitzak agerraldia egin dute elkarrekin gazteriaren kontrako probokazio eta kriminalizazio saio bat izan dela salatzeko.
Lau atxilotuei babesa azaldu diete hiru erakunde horiek. Espainiako eta Frantziako ekinbide errepresiboan beste urrats bat izan dela salatu dute, abokatuen kontrako operazioaren, Ihintza Oxandabaratzen aurkako zigorraren, eta Aitzinakoen atxiloketen ondotik.
Gisa horretako operazioak bake prozesuan oztopo besterik ez direla gaineratu dute, eta manifestazio bat eginen dute ostiral arratsaldean Baionan, San Andresetik abiatuta.