Politika -

150. urtemuga

Sabino Arana omenduko du astelehenean EBBk

Lore eskaintza egingo dute eguerdian, eta ondoren, oroigarri bat jarriko dute Sabin Etxean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euzkadi Buru Batzarrak Sabino Arana gogoratzeko omenaldia egingo du datorren astelehenean. Eusko Alderdi Jeltzalearen fundatzailearen jaiotzaren 150. urtemuga beteko da urtarrilaren 26an, eta hori dela, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Eguerdiko hamabietan EBBko kideek eta Andoni Ortuzar presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak lore eskaintza egingo dute Sabino Aranaren omenez Albiako lorategian. Ondoren, manifestua irakurriko du Andoni Ortuzarrek.

Beranduago, oroigarri bat jarriko da Sabin Etxearen atarian, Sabino Arana jaio zen etxean. Oroigarria estaltzeko erabiliko den ikurriña urte osoan zehar batzoki ezberdinetan ikusi ahal izango da.

EAJk jakitera eman duenez, Abandoko batzokira eramango dute lehenik ikurriña hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ