Politika -

Negoziazioen ostean

Masek ostegunean argituko du hauteskundeak aurreratuko ote dituen

Kataluniako presidenteak bere erabakiaren berri emango du, “prozesuak aurrera egin dezan eta ondo buka dadin”, “ahalik eta egoera onenetan jarraitzeko”, esan du.

Masek ostegunean iragarriko du hauteskundeak aurreratuko dituen ala ez

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidenteak iragarri duenez, datorren ostegunean emango du “behin betiko erabakiaren” berri, Katalunian hauteskundeak aurreratzearen inguruan. Gainera, “prozesuak aurrera egin dezan eta ondo buka dadin”, “ahalik eta egoera onenetan jarraitzeko”, hartuko dituzten neurriak ere zehaztuko ditu.

Masek legealdiaren lehenengo bi urteen balorazioa egin du, Generalitateko egoitzan egindako prentsaurreko batean, eta Kataluniako prozesuaren inguruko zehaztasunik ematea espero zen.

Presidenteak gai hori izan du hizpide, lehenengo momentutik, eta kazetariei ziurtatu dienez, “datorren ostegunean” emango du “behin betiko erabakien” berri.

“Gaurko prentsaurrekoa Gobernuak egindakoaz hitz egiteko bada ere, lehen momentutik esan nahi dut, seguruenik ostegunean, agerraldia egingo dudala, Katalunian zabaldutako prozesu politikoaren inguruan ebatzitakoa jakinarazteko”, esan du presidente katalanak.

Hemendik ostegunera bitartean, Masek ziurtatu du bere asmoa “izan ditudan elkarrizketen moduko gehiago izatea” dela, “ezagutarazitako erabakiak ondo oinarrituta izan daitezen”, baina ez du ERC ez bestelako alderdirik aipatu.

Gainera, Kataluniako presidenteak argi utzi du aste honetan zabalduko duen erabakiaren “helburu nagusia”, “Kataluniako prozesu politikoarekin jarraitzea” dela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma gaur