Politika -
Ekitaldia Gasteizen
Alfonso Alonso: 'Espainia krisiari gailendu zaio'
Arabako PPren presidente eta ministro berriak Euskadiko PPren "ondarea" aldarrikatu du; egoera “zailenetan tinko mantendu da”, nabarmendu duenez.
Erredakzioa
Alfonso Alonso Osasun eta Zerbitzu Sozialen ministroak ziurtatu duenez, ?Espainia krisiari gailendu zaio? eta datoren urtean ?irri egiten hasi? beharko da, ?egunez egun egoera hobeagoa? izango baita.
Alonsok PPk Gasteizen egindako ekitaldi batean parte hartu du, Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentearekin Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiarekin, Javier Maroto hiriburu arabarreko alkatearekin eta Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusiarekin batera.
Arabako PPren presidente eta ministro berriak Euskadiko PPk utzitako ?ondarea? aldarrikatu du; egoera ?zailenetan tinko mantendu da?, nabarmendu duenez.
Gainera, Mariano Rajoyren Gobernuak egindako kudeaketa defendatu eta horren ?izaera soziala? goraipatu du. Alonsoren esanetan, PPren Gobernuak hartutako neurri guztiak, ?zailenak ere?, ?ekonomia eta enplegua suspertzeko? zuzendu dira.
?Berme gara. Lan bikainaren konpromisoa?, esna du. Ministroak, Gobernuko gainerako kideek azkenaldian hartutako joerari eutsiz, ?garai berri bat?, ?itxaropenekoa?, datorrela iragarri du.