Politika -
Brassac
ETAk erabilitako zulo zahar bat aurkitu dute Frantzian
ETAk ezkutaleku gisa erabili zuela uste dute, baina dagoeneko utzita zegoen eta arropa eta beste objektu pertsonal batzuk besterik ez zegoen bertan.
Erre
Frantziako segurtasun indarrek ETAren zulo bat aurkitu dute Tolosatik (Frantzia) 100 kilometro ingurura dagoen baso batean.
Zuloa zaharra zen eta utzita zegoen, eta bertan arropa eta beste objektu pertsonal batzuk besterik ez zegoen, terrorismoaren kontrako iturriek jakitera eman dutenez.
Frantziako Poliziak eta Espainiako Guardia Zibilak elkarlanean egindako ikerketa baten emaitza izan omen da Brassaceko aurkikuntza.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea