Politika -
Kataluniako prozesua
ERCrekin akordioa lehen baino urrunago dagoela uste du Mas-Colellek
Kataluniako kontseilariaren iritziz, Oriol Junqueras ERCko presidenteak atzo egin zuen hitzaldiaren balantzea 'Artur Masen proposamenari ezetz esan' ziola da.
Erredakzioa
Andreu Mas-Colell Generalitateko Ekonomia eta Ezagutza kontseilariak, atzo, Oriol Junqueras ERCko presidenteak emandako 'Crida a un nou pais: la republica catalana' hitzaldiaren balantzea egin du. Horren iritziz, ERCko buruak ezetz esan zion Artur Mas Generalitateko presidenteak egindako proposamen politikoari.
Rac1 irrati kateari eskainitako elkarrizketan, CiUren eta ERCren arteko akordio aukerez mintzatu da eta gaur adostasuna lortzeko aukerak herenegun baino txikiagoak direla adierazi du. Atzoko Junquerasek egindako hitzaldiaren ondotik, bai CiUk eta ERCk aurkeztu dute beren bide orria.
Plebiszitu hauteskundeak "lehenbailehen" egitea eskatu zion Oriol Junqueras ERCko presidenteak Artur Mas Generalitateko presidenteari. Bestalde, hauteskunde horietara bakoitza bere aldetik aurkeztea proposatu dio Junquerasek Masi. Hala ere, hautagaitzaren izenaren eta programaren zati bat partekatzea proposatu dio.