Politika -

Kanarietarako bidaiak

Kontu korronteetako mugimenduak argitaratuko ditu Monagok urtarrilean

Alderdiko “kideei” eta buruzagi politikoei “gauza bera” egiteko gonbita egin die Monagok: “Herritarrengana hurbilduko gaituzten pausoak eman behar ditugu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Monago Extremadurako presidenteak bere “finantzak” argitaratuko ditu urtarrilean, errenta-aitorpenean jasotakoa baino “askoz informazio gehiago” emanez. Erkidego bateko buruzagi batek lehen aldiz argitaratuko ditu bere gastuak.

Europa Pressen gosari informatibo batean, alderdiko “kideei” eta buruzagi politikoei “gauza bera” egiteko gonbita egin die Monagok. “Herritarrengana hurbilduko gaituzten pausoak eman behar ditugu, berriro pertsona moduan har gaitezen”, esan du.

Buruzagi politikoek “herritarrentzat” lan egin behar dutela azpimarratu du; “modu horretan, errugabetasun-presuntzioa izango genuke berriz, eta politikagintza ez litzateke gehiago susmopean egongo”.

Horrenbestez, urtarrilean bere kontu korronte eta maileguen inguruko datu guztiak emango dituela iragarri du. “Supermerkatuko erosketen apunteak ere emango ditut”. Gardentasunaren “sabaia” inoizko mailarik altuenean jarri nahi duela gaineratu du Extremadurako agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea