Politika -

Bilbo

Sortuk Santi Brouard eta Josu Muguruzaren ekarpena goraipatu du

Datorren ostegunean GALek hil zituela 30 eta 25 urte beteko dira, hurrenez hurren, eta Sortuk omenaldia egin die Bilbon.

Pernando Barrena. Argazkia: EiTB
Pernando Barrena. Argazkia: EiTB
Sortuk Santi Brouard eta Josu Muguruza omendu ditu

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko buruzagi ohiek egindako apustu politikoan asmatu zutela azpimarratu du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak.

Sortuk omenaldia egin die larunbat honetan Santi Brouard eta Josu Muguruzari, izan ere, datorren ostegunean GALeko hil zituela 30 eta 25 urte beteko dira, hurrenez hurren.

"Herri hau bizirik dago beraiek egin zuten hautuari esker. Eta hori harrotasunaz esan dezakegu, ongi egin zuten, ongi egin dugu, eta horri esker iritsi gara iritsi garen tokira", azaldu du.

Bestalde, ezker abertzaleak bake prozesua martxan jarri zuela eta Sorturen konpromisoa hori "azkartzea" dela nabarmendu du. "Ezker Abertzaleak hartu zituen bere garaian hartu beharreko erabakiak, eta bukaeraraino jotzeko konpromisoa dauka eta horrela jokatuko du bake prozesua azkartu, etapak ahalik eta lasterren erre, presoak etxera ekarri eta euskal gizartea bere etorkizunaren jabe izan dadin", gaineratu du.

"hasieratik, “0”tik nahi dugu sortu Euskal Herriak bide propioa behar duela uste dutenekin. Baldintza bakarra jarriko genuke, gurea ez dena, logika beteak agintzen duena baizik: Madriletik ezer ere ez dela etorriko, horretaz behingoan konturatzeko, jabetzeko eta horren arabera jokatzeko", azaldu du.

Barrenak euskal bidearen gainean sakondu egin du: "Bide propioak Euskal Herrira begira jartzea eskatzen du eta Madriletik inoiz ezer ez dela etorriko barneratzea. Uste dugu hori ez dela iritzi bat baizik eta errealitaterik gordinena, eta errealitate horiek berak eraldatzeko funtsezkoa da errealitateaz jabetzea. Horrela ikusten dutenekin nahi dugu Euskal Bidea konpartitu, horixe da gure prestutasuna eta gure eskaintza".

Azkenik, tresna eraginkor bakarra "aldebakartasuna" dela azpimarratu du, "guk lortzen ez duguna ez digu inork oparituko".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Sortu Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak GAL Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak