Politika -

Enpresaburuen presidente ohia

Prebentzioko espetxeratzea bi urte luzatu dio epaileak Diaz Ferrani

CEOEko presidente ohia Soto del Realeko kartzelan jarraitzea eskatu du Fiskaltzak. Horrela, espetxean jarraitzea “ezinbestekoa” dela adierazi du Velasco epaileak auto batean.

Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidente ohiaren prebentzioko espetxeratzea beste bi urte luzatzea erabaki du gaur Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak. 2012ko abenduan kartzelara bidali zuen epaileak Marsans auziagatik. Ihes egiteko arriskua zegoela argudiatu zuen magistratuak.

Akusatua Soto del Realeko kartzelan jarraitzea eskatu du Fiskaltzak eta espetxean jarraitzea “ezinbestekoa” dela adierazi du Velasco epaileak auto batean, “espetxealdia luzatzeko arrazoiak ematen direlako”.

Aske utziko balute prebentzioko espetxeratzean eman duen denbora bi urte eta bi hilabeteko zigor irmoari kentzea eska dezake akusatuak. Auzitegi Nazionalak zigortu zuen iragan abenduan Marsans auziagatik, Air Cometek Argentinako Airelineak erosi zituenean 99 milioiko iruzurra egiteagatik.

Ihes egiteko arriskua

Horrela, kartzelatik ateratzeko baimenak eta onurak lortuko lituzke berehala. “Atzerrian dirua duenez” ihes egiteko arriskua izan daitekeela ondorioztatu du epaileak.

Horri delitu larrien akusazioa gaineratu behar zaio; izan ere, ondasunak ezkutatzea, iruzurrezko konkurtsoa, dirua zuritzea eta gaizkileen taldeko kide izate leporatzen diote Diaz Ferrani. Dagoeneko epaiketa hasi da eta fiskalak 15 urteko espetxe-zigorra eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia albisteak Iruzurrak argazkiak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Enpresaburuak CEOEko presidentea