Politika -

Udal eta foru hauteskundeak

Hauteskundeetara elkarrekin aurkeztea proposatu dio Ciutadansek UPyDri

Hautagaiak hauteskunde primarioen bidez aukeratuko dituzten "bermea" izatea nahi du Albert Riverak, eta baldintza hori ipiniko dio UPyDri zerrenda bateratua adosteko.

Albert Rivera Ciutadanseko presidentea. EFE
Albert Rivera.
Albert Rivera Ciutadanseko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albert Riverak Ciutadanseko (C’s) presidenteak iragarri duenez, buru duen alderdiak aho batez adostu du UPyDri 2015eko Udal eta Foru Hauteskundeetara elkarrekin, "zerrenda bateratu" batean, aurkezteko proposamena egitea.

Zerrenda bakarrean eta proiektu beraren baitan aurkezteko negoziatzen ari direla nabarmendu du Albert Riverak, "komunean ditugunak banatzen gaituztenak baino gehiago direlako".

Riveraren hitzetan, baldintza bakarra ipiniko du Ciutadansek zerrenda bateratua adosteko: hautagaiak hauteskunde primarioen bidez aukeratuko dituzten "bermea" izatea.

Ciutadanseko buruzagiak alderdiak Bartzelonan duen egoitzan egin du iragarpena, '1980' Iñaki Artetaren dokumentala aurkeztu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD Udal eta Foru hauteskundeak 2015