Politika -
Caja Madrid
PPk alderditik kanporatu ditu ezkutuko txartelak erabili zituztenak
Aipatu txartelekin zerikusia duten militante guztiei entzun ostean, kanporatu egin dituzte, tartean Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia.
Erredakzioa
PPk alderditik kanporatu ditu Caja Madriden ezkutuko txartelak erabili zituzten militante guztiak, tartean Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohi eta Bankiako presidente ohia.
Alderdi Popularrak prentsa-ohar baten bidez azaldu duenez, aipatu txartelekin zerikusia duten militante guztiei entzun ostean erabaki du Eskubideen eta Bermeen Batzordeak kideak kanporatzea. Guztiek eskatu zuten alderdia uztea.
Dagoeneko militante ez direnez, PPk abiatutako espediente informatiboa bertan behera geratu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea