Politika -

Elkarrizketa

Jonan Fernandezek 'armagabetzea praktikan' berehala jartzeko eskatu du

Bestalde, ziur agertu da Bake eta Elkarbizitza Lantaldea martxan jarriko dela berriz, “ezinbestekoa” delako “herrialde honetako familia politika guztien” ordezkaritzek osatutako mahia.

Fernandez, elkarrizketan. Europa Press
Fernandez, elkarrizketan. Europa Press
Jonan Fernandezek 'armagabetzea praktikan' jartzea eskatu du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Bake eta Elkarbizitza Idazkaritzako idazkari nagusiak ETAren “armagabetzea praktikan” berehala jartzea eskatu du, gaur egun, “praktikaren  eta materialaren” ikuspuntutik dauden “oztopoak gainditu eta saihestu” daitezkeelako. Gainera, Jaurlaritzak prozesu horretan kolaboratzeko duen borondatea nabarmendu du.

Europa Pressek egindako elkarrizketa batean, Fernandezek nazioarteko adituek egindako lana goraipatu du eta, gaineratu duenez, “primeran datorkion (prozesuari) aldizkako babesa” da.

Edonola ere, azpimarratu egn du Jaurlaritzak, beste erakunde “askorekin” batera, “egunez egun” bake prozesua eraikitzen du, eta horrek “lan sistematikoa, egunerokoa, eta sakona” eskatzen du.

Bestalde, Jonan Fernandez ziur agertu da Bake eta Elkarbizitza Lantaldea martxan jarriko dela berriz, “ezinbestekoa” izango delako “herrialde honetako familia politika guztien” ordezkaritzek osatutako mahia “goizago edo beranduago” eratzea.

Fernandezen esanetan, hori gertatuko da, besteak beste, “gauzek hobera” egingo dutelako. Horren ildotik, berretsi egin du armagabetzea egin, egingo dela, eta arazo hori -eta beste batzuk ere bai- konpontzen diren heinean, elkarrizketa ahalbidetuko duen mahia egingo da.

Gainera, bere ustean, zoru etikoak ikuspegi “garbia” izan beharko luke, giza eskubideen arloan, eta “etorkizuna, oraina eta iragana aintzat hartu” beharko lituzke.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskadi Ta Askatasuna albisteak