Politika -

Opor fiskalak

Euskal erakundeek opor fiskalen isuna ordaindu dute dagoeneko

Hala baieztatu du Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Diputatuen Kongresuan, eta opor fiskalen gaia amaitutzat eman du.

Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kongresuan egin duen hitzaldiko une bat. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kongresuan egin duen hitzaldiko une bat. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kongresuan egin duen hitzaldiko une bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak dagoeneko eman diote Espainiako Estatuari "opor fiskalak" izenaz ezagutu ziren diru-laguntzak direla eta Europak ezarritako isunari dagokion dirua.

"Foru diputazioek eta Eusko Jaurlaritzak isuna kitatu dute", adierazi du Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Diputatuen Kongresuan. Uztailaren 10ean, opor fiskalen isuna ordaintzeko erantzukizunak ezartzeko prozedurari buruzko informazioa igorri zien Espainiako Gobernuak diputazioei eta Eusko Jaurlaritzari.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 30 milioi euroko isuna ezarri zion Espainiari, opor fiskalen bidez enpresei legez kanpo emandako diru-laguntzak garaiz ez errekuperatzeagatik. Hasieran Espainiak ordaindu zuen isun hori, baina gero euskal erakundeei eskatu zien.

Isuna ordainduta, opor fiskalen auzia amaitutzat eman du Montorok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea