Politika -

Sanferminetako txupinazoa

5 auzipetuetatik 4k sanferminetan ikurrina zabaltzea aitortu dute

Bosgarrenak, berriz, bera ekintza bideoz grabatzeaz arduratu zela azaldu dio epaileari. Halaber, ikurrina eskegitzea eta zabaltzea ez dela delitua aldarrikatu dute.

Iazko sanferminetan ikurrin erraldoia zintzilikatzeagatik 5 lagun epaitzen hasi dira. Argazkia: EFE
Iazko sanferminetan ikurrin erraldoia zintzilikatzeagatik 5 lagun epaitzen hasi dira. Argazkia: EFE
Gaur hasi da 2013ko txupinazoko ikurriñaren epaiketa

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko sanferminetako txupinazoan ikurrina erraldoi bat zabaltzea egotzita auzipetutako bost lagunetatik lauk ekintza aitortu dute. Bosgarrenak, berriz, bera ekintza bideoz grabatzeaz arduratu zela adierazi du.

Gaur goizean hasi da epaiketa Iruñean eta bi egunez luzatuko da. Epaitegira sartu aurretik adierazi dute ez direla inoiz ezkutatu eta beraien asmoa nafar askoren ikurra den ikurrina Udaletxe plazan egotea zela. Are gehiago, ikurrina eskegitzea eta zabaltzea ez dela delitua aldarrikatu dute.

Beren asmoa ez zen "jaiei boikota egitea", akusatuetako batek epailearen aurrean azaldu duenez. "Gure asmoa herriaren borondateagatik Udaletxeko balkoian egon behar zuen bandera erakustea eta jartzea zen", gaineratu dute.

Bestalde, beren ekintza aurrera eramateko segurtasun neurriak errespetatu zituztela, eta nahi izanez gero, txupinazoa bere garaian bota ahal izango zela azaldu dute. Horien ustez, txupinazoa atzeratzea alkatearen erabakia izan zen.

Fiskaltzak bost hilabeteko kartzela zigorra eskatu du bost lagunentzat eta Udalak, berriz, bina urteko kartzela zigorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak San Fermin jaiak