Politika -
Katalunia
Masek, enpresarien aurrean: 'Independentziak badu bere prezioa'
Kataluniako presidenteak esan du legezkotasunari buruzko eztabaida “beharrezkoa ez” dela, deialdia egingo delako, kontsulten legearen arabera.
Erredakzioa
Artur Mas Kataluniako presidenteak azaroaren 9an kontsulta izango dela “kontuan izateko” esan die enpresariei, “indarrean” dagoen lege batean oinarrituta. Halaber, prozesuaren harira, “independentziak badu prezio bat”, nabarmendu du, ‘status quo’ak ere badu, “are eta altuagoa” gainera, gaineratu du.
Bartzelonako Merkataritza Ganberak antolatutako hitzaldira 250 bat enpresari joan dira, eta, bertan, Masek legezko eran kontsulta deituko duela errepikatu du, azaroaren 9an ezin gauzatu izana suertatuz gero, datorren pausoak zehazteko indarrekin “adostuko” zela esanez.
Masek ez du pista gehiago eman etorkizari buruz, azaroaren 9ko kontsutal bertan behera geratuz gero, baina bera eta Gobernua kontusultarako prozesuan “on egitean interes gehien dutenak” direla azpimarratu du.
Kontsulta deitu egingo da
Horren haritik, Masek esan du legezkotasunari buruzko eztabaida “beharrezkoa ez” dela, deialdia egingo delako, Kataluniako Parlamentuak onartutako kontsulten legearen arabera.
Kontsulta posible egiteko Gobernu zentralaren aldetik “nahi politiko minimo” bat besterik ez dela behar nabarmendu du.
‘Pujol auzia’ri buruz: “Triste nago, baina politikoki ez dit eragingo”
Jordi Pujol presidente ohiaren jakinarazpenak ondorioak izan dituela esan du Masek: “Triste nago, eta normala da hala egotea, sentsibilitate minimo bat duen pertsona naizelako”.
Halaber, ez du gauza oso seriotzat hartu oposizioko alderdiek ikerketa batzorde bat irekitzea bultzatzea, Pujol agerraldi egiteko prest azaldu denean.