Politika -

Gobernuari

Carlos Fabrak zigorra barkatzeko eskatu du

Castelloko PPko presidente izandakoak Gobernuari ez ziola zigorra barkatzeko eskaririk egingo eman zuen jakitera, baina uztailean haren familia eta gertukoak sinadura eske zebiltzala jakin zen.

Zigorra barkatzeko eskatu dio Carlos Fabrak Gobernuari. Artxiboko irudia
Zigorra barkatzeko eskatu dio Carlos Fabrak Gobernuari
Zigorra barkatzeko eskatu dio Carlos Fabrak Gobernuari. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Fabra Castelloko Aldundiko eta eskualde honetako PPko presidente izandakoak lau urteko kartzela zigorra barkatzeko eskaria egin dio Gobernu zentralari. Castelloko Auzitegiak ezarri zion zigorra Ogasun Publikoaren kontrako lau delitu egotzita, eta Auzitegi Gorenak berritsi egin zuen zigor hori.

Justizia Ministerioak jakitera eman duenez, abuztuan egin da eskakizuna hori eta, hilaren 19an Castelloko auzitegiari nahitaezko txostena eskatu zitzaion.

Gainera, iturrien arabera, azkartu egin dira gisa honetako zigorrak barkatzeko eskarien izapideak eta, hortaz, 15 egun ezarri dira, gutxi gorabehera, dokumentua jaso eta txostenaren eskaritik.

Iragan azaroaren 26an Castelloko auzitegiak egindako akatsa ezagutu zenetik, lau urteko zigorra ezarri zion Ogasun Publikoaren kontrako lau delitu egotzita, Fabrak Gobernu zentralari ez ziola zigorra barkatzeko eskaririk egingo eman zuen jakitera, baina uztailaren amaieran, haren familia eta gertukoak sinadura eske zebiltzala jakin zen.

Javier Moliner gaur egungo Castelloko Alderdi Popularraren presidenteak ziurtatu zuen PPko ordezkari batek berak ere ez zuela sinadurarik egingo politikaria indultatzeko, izan ere, haren aburuz, “ez da egokia politikoek gainerako politikoak indultatzea, eta epai irmo baten aurrean Gobernuak ere ez luke barkamen hori onartu behar”, esan zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea