Politika -

Bilera

UPyDk ezohiko bilera deitu du Ciutadansekin batzea eztabaidatzeko

Rosa Diezek azaldu duenez, batzarra irailaren 6an egingo dute, eta barne erakundeetan eztabaidatuko dute “komunikabideetan hitz egiten ari dena”.

Rosa Diez UPyDko burua. Artxiboko irudia. EFE
Rosa Diez
Rosa Diez UPyDko burua. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Diez UPyDko buruak astearte honetan azaldu duenez, ezohiko bilea politikoa deitu du irailaren 6rako, “komunikabideetan hitz egiten ari dena” barne erakundeetan eztabaidatzeko, Ciutadansekin batera datozen hauteskundeetara aurkezteko proposamenak alderdian eragin duen egonezina dela eta.

Cadena Ser kateari egindako adierazpenetan, Diazek Francisco Sosa Wagner eurodiputatuak egindako proposamenari buruz hitz egin du, Ciutadansekin batera datozen hauteskundeetara aurkezteko gaiaren harira, eta, honen inguruan galdeginda, barne organoetan eztabaidatuko dutela azaldu du.

UPyDko arduradun nagusien gehiengoak lerroak itxi zituzten Rosa Diezen inguruan aukera horren aurka egiteko garaian, eta Sosa Wagner bakarrik utzi zuten. Azken horrek El Mundo egunkarian argitaratutako artikulu baten bitartez egin zuen proposamena.

Rosa Diezek adierazi duenez, ez du Sosa Wagnerrekin hitz egin. Afiliatuekin eta UPyDko kargu publikoekin dituen komunikazio bideak “beti irekita” daudela azpimarratu du.

Hori dela eta, alderdiko bozeramaileak datorren hilaren 6rako ezohiko bilera deitzea erabaki du, “komunikabideetan eztabaidatzen ari direna, barne organoetan eztabaidatzeko”. Halaber, alderdian “autoritarismo” motaren bat izatea ukatu du, eta bere betebeharra “alderdiaren ohorea eta egia babestea” dela nabarmendu du.

Sosa Wagnerri kargua uztea eskatu ote dion galdeginda, Rosa Diezek honako hau erantzun du: “Ez diot eskatu, eta ez naiz horren pentsatzen ari. Egia jakitera ematean pentsatzen ari naiz, geure ohorea kontuan izanda”.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD