Politika -

EAJren gestioa

Urizarrek uste du EAJk "kode etiko" bat behar duela

Nabarmendu du Andoni Ortuzarrek gidatzen duen alderdiak barne egituretara zuzendutako "kode etiko" bat behar duela, "ia egunero agertzen baitira EAJren gestioa ziprizten duten kasuak".

Pello Urizar EAko idazkari nagusia. Argazkia: eitb
Pello Urizar EAko idazkari nagusia
Pello Urizar EAko idazkari nagusia. Argazkia: eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar, EH Bilduko parlamentari eta EAko idazkari nagusiak adierazi du EAJren gestioan geroz eta “akats” gehiago azaleratzen ari direla EH Bildu koalizioa “historikoki EAJrenak izan diren instituzioetara” heldu zenetik. "Hain garbiak ez diren gauzak" ikusten ari direla esan du Urizarrek, nahiz eta ez diren “Jordi Pujol Generalitateko presidentearen polemikaren tamainukoak”.

Hori dela eta, nabarmendu du Andoni Ortuzarrek gidatzen duen alderdiak barne egituretara zuzendutako “kode etiko” bat behar duela, “ia egunero” agertzen baitira EAJren gestioa “ziprizten” duten kasuak.

Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean, Urizarrek gogorarazi du EAJko hainbat buruzagi kondenatuak izan direla fondo publikoak bidegabe erabiltzea egotzita. Dena den, nabarmendu du auzi horietan ez dela erakutsi kasu horiek EAJren finantziazioarekin harreman zuzena izan dutenik.

Hala eta guztiz, EAko buruzagiak uste du EAJk ez diela esaten bere oinarriei “zer ezin den egin”.

Polemika Batzokien inguruan

Urizar Batzokien finantziazioaren inguruan sortu den polemikaz aritu da, PPko Nerea Llanos eta Iñaki Oyarzabal buruzagiek zalantzak erakutsi ostean alderdi jeltzalearen eskuetan dauden 200 egoitza eta batzokien inguruan. Horrez gain, “Pujol Kasu”ren bat egon daitekeen susmoa erakutsi dute azken egunetan popularrek.

Batzokien gaiari dagokionez, Urizarrek dio ez dakiela “nolabaiteko susmorik” egon daitekeen, baina adierazi du “argi dagoen gauza bakarra” dela EAJren egoitzen atzean “jende askoren lana eta dirua” dagoela, “alkartetxeekin eta herriko tabernekin gertatzen den modura”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ EH Bildu Bizkaia