Politika -

Herriko tabernen auzia

'Epaia astakeria, politikoa eta anakronikoa da, ezin da justifikatu'

"Ez gaituzte sasi epaiketekin garaituko", esan dute zigortutakoek eta, azaldu dutenez, epaia "soilik" Poliziaren txostenetan oinarrituta dago "eztabaida politikoa eta demokratikoaren beldur direlako".

Zigortuetako batzuk, epaiaren osteko prentsaurrekoan. Irudia: Efe
Zigortuetako batzuk, epaiaren osteko prentsaurrekoan. Irudia: Efe
Auziperatuek epaia errekurrituko dute

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karmelo Landa ezker abertzaleko kideak salatu duenez, Auzitegi Nazionalak Herriko Tabernen auzian emandako epaia "astakeria eta anakronikoa da, ezin da justifikatu". Gainera, auzitegiari eta "gidatzen dutenei" ohartarazi dienez, "oker dabil", "gu ez gaituzte sasi epaiketekin eta iruzurrezko epaiekin garaituko".

Landa eta Idoia Arbelaitz prentsaurreko bat egin dute Donostian, auzian zigortutako beste kide batzuekin batera, eta ANren ebazpena "benetako astakeria" eta "Justiziari egindako iruzurra" dela azpimarratu dute.

Haien iritzian, epaia "politikoa, astakeria, anakronikoa eta lotsagarria da, ezin da justifikatu" eta Poliziak egindako txostenetan "baino ez" dago oinarrituta, "eztabaida politiko askea eta demokratikoaren" beldur direlako.

"Auzitegi Nazionaleko jaunok eta auzitegia gidatzen duzuenok, oker zabiltzate, gu gaituzte sasi epaiketek eta iruzurrezko epaiek garaituko. Dagoeneko jakin beharko zenukete, askotan saiatu baitzarete", esan du Landak.

Gainera, gogorarazi duenez, ezker abertzaleko kideak "hiru alditan espetxeratzera heldu dira, beti ere honen moduko epaien eta ekintzen bidez, hau da, politikoak eta partzialak".

Halaber, Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko asmoa dutela, eta Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean larunbatean egitekoak diren manifestazioetan bat egiteko deia egin dute.

Halere, azpimarratu duenaren arabera, euren baliabide nagusia "euskal gizartean datza, gai delako Euskal Herrian berezko Estatu eredu aske eta demokratiko bat antolatu eta adosteko". "Nazio hau aske egongo da, zuek gorabehera", gaineratu du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea