Politika -

20 lagun zigortuta

Epaileek 'zentzurik gabeko argudio bati heltzea' salatu du Erkorekak

PSE-EEk, aldiz, esan du aukera ona dela Batasunako buruzagi izan zirenek "bergizarteratzearen alde egin dezaten".

Eusko Jaurlaritzaren ustez epaia iraganari begira dago

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaleak esan duenez, herriko tabernen auzian ezker abertzalearen agintariak zigortzea "benetan ulertezina" da eta, Justiziak zentzurik gabeko "joera baten argudioari heltzen tematzea" salatu du.

Erkorekak Bilboko Portuan egindako ekitaldi baten parte hartu du, eta hedabideen aurrean esan duenaren arabera, Auzitegi Nazionalaren epaiak ustezko errugabetasun printzipioa eta zigortuen eskubideak "argi eta garbi" urratzen ditu.

"Arras deigarria da, jendeak bakea eraikitzeko prozesuarekin konpromisoa eta inplikazioa espero duen bitartean, epaileek zuzenbide penalaren printzipioen eta baloreen kulturaren kontra egiten duen ildoari heltzea", azpimarratu du EAJk gidatutako Gobernuaren bozeramaleak.

Erkorekaren ustean, jarrera hori "inoiz baino zentzugabeagoa da, une honetan bakea eraikitzea baita egin beharrekoa".

Bozeramaleak nabarmendu duenez, "benetan ulertezina" da, euskal gizarteak "denek" -erakundeek, elkarteek, alderdiek eta hiritarrek- "bakea egonkortzen" laguntzea espero duten bitartean, prozesu horretan laguntzen ez duten epaiak egitea.

"Bergizarteratzearen alde egin dezaten"

Euskal sozialistek ere herriko tabernen auziko epaia izan dute gaur, haien ustean, epaiak aukera ona ekarri du Batasunako buruzagi izan eta zigorra jaso dutenek "argi eta garbi bergizarteratzearen alde egin dezaten" eta ETAKo presoei bide hori aukeratzen lagun diezaieten.

PSE-EEk gogorarazi duenez, "normalean ez ditugu epaiak zalantzan jartzen ez, ez eztabaidatzen", baina, kasu honetan, esan du "aukera oso ona ekarri die Batasunako buruzagiak izan zirenei -indarkeria gehien egon zen garaikoak- izan zituzten erantzukizunak azter ditzaten".

Gainera, "legeak ahalbidetutako bergizarteratzearen alde argi eta garbi egin dezaten, ETAko presoei bidea erakutsita" eskatu diete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea