Politika -

Coca-Colak kanpaina eten du

Dignidad y Justicia: 'Biziaren ala heriotzaren alde jarri behar duzu'

''Berak heriotza aukeratu du eta hauek dira ondorioak'', esan du Daniel Portero elkarteko presidenteak, Gotzon Sanchez iragarkiaren aktorearen inguruan. Coca-Colak kanpaina eten du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Biziaren ala heriotzaren alde jarri behar duzu. Berak heriotza aukeratu du, eta hauek dira ondorioak'', esan du asteazken honetan Daniel Portero Dignidad y Justicia elkarteko presidenteak, Gotzon Sanchez Coca-Colak eten duen kanpainako aktorearen inguruan. ETB-2ko "Sin ir más lejos" saioan elkarrizketa egin diote Porterori eta, elkarteko presidenteak esan duenez, Sanchezek ''ETAren inguruarekiko jarrera hartu du, eta ondorioak direnak dira''.

Coca-Cola freskagarri konpainiak azken publizitate kanpaina eten egin du Gotzon Sanchez aktorea protagonista zuelako. Aktore honek Herrira kolektiboa babestu izan duelako utzi dute bertan behera, eta 'irainduta sentitu direnei barkamena' eskatu diete. Hain zuzen ere, Dignidad y Justicia elkarteak eskutitza helarazi dio enpresa horretako presidenteari iragarkia bertan behera uztea eskatzeko..

''Aski da ETAko presoak preso politiko gisa tratatzea. Hiltzaileak dira eta kitto'', esan du Porterok. ''Beraiekin nahasten den edonor kausa hori aldarrikatzen ari da zeharka. Gotzon Sanchezek hiltzaile diren pertsonen askatasunaren aldeko ekitaldia babestu zuen eta bere jarduna behin behinean etenda duen elkarte baten alde azaldu zen. Ondorioak direnak dira'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea