Politika -

Ogasuna

PFEZn eta Sozietateen Zergan aldaketak iragarri ditu Espainiak

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak berretsi du Rajoyren Gobernuak ez duela BEZa igoko.

Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroa. Artxiboko irudia.
Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroa. Artxiboko irudia.
Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroa. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PEFZ) eta Sozietateen Zergan aldaketak egingo dituela iragarri du Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak. Hala, 2015etik aurrera PFEZn bost tarte egongo dira, zazpi egon beharrean, eta Sozietateen Zergako tipo nominala jaitsi egingo da.

Forum Europako solasaldi batean parte hartu du Ogasun ministroak, eta datorren urtean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga pertsona guztientzat jaitsiko dela baieztatu du. Jaitsiera horrek bereziki familia ugariei eta gutxitasunak dituzten pertsonei egingo diela mesede gaineratu du.

Bestalde, Ogasun ministroaren arabera, Espainiako Gobernuak ez du BEZa igoko: "Dagoen bezala geldituko da". Zeharkako zergei buruz galdetuta, "Europako araudiak behartutako aldaketak baino ez dira egingo", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zergak gaur