Politika -
Elkarrizketa
'ETAk pauso sakonak eman behar ditu 2014ko bigarren erdian'
Bake bidean urratsak emateko 2014ko bigarren erdia, oso inportantea izango dela esan du Jonan Fernandezek, Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak.
eitb.com| Euskadi Irratia
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak pauso sakonak emateko eskatu dio ETAri, 2014ko bigarren seihilekoari begira. Etorkizunari begira, 2014ko bigarren sei hilekoa bakegintzan aurrera egiteko oso garrantzitsua izango dela iragarri du Faktoria saioan egindako elkarrizketan, eta bereziki ETAk eman beharreko urratsei begira.
"Lehenbailehen pausoak eman behar direla da guk esaten duguna. Desarmearen bidean lan egin behar da lehenbailehen, guztiontzat beharrezkoa delako. Eskakizun bat da, eta ETAk pausoak eman behar ditu lehenbailehen", nabarmendu du.
2014ko bigarren hiruhilekoa oso garai garrantzitsua dela adierazi du: "hauteskunde ziklo berri batean sartuko gara, eta guztiok egin behar dugu ahalegina aurrerapausoak emateko. Horien artean, ETAk "pauso sakonak" eman behar ditu prozesuan salto kualitatibo bat emateko.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, biktimak liskar politikorako erabili izana kritikatu du Jonan Fernandez Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak. Horren iritziz, biktimen gaia batzuk besteen kontra jartzeak "ez dio inori laguntzen" eta guztion artean hori gainditzeko deia egin du.
En cuanto a las críticas recibidas por parte de ciertos colectivos de víctimas, Fernández ha indicado que "algunas asociaciones de victimas" mantienen una postura crítica no sólo hacia el Gobierno vasco, "sino también hacia el PSOE, el PP y el Gobierno de España, por lo que nuestro caso no es una excepción". En este sentido, ha asegurado que dialogan con colectivos de víctimas, que la relación "es buena", y que eso es "lo más importante".
Txema Urkijo kargugabetu eta gero, sortutako polemika itxitzat eman nahi izan du Fernandezek, arlo horretan egin behar duenaren gidoia, idatzita eta zehaztuta dagoela esanez. Biktimen kolektibo batzuen aldetik jasotako kritiken harira, elkarte horiek Jaurlaritzaz gain, Espainiako Gobernua, PSOE eta PP ere kritikatzen dituztela gogoratu du: "gure kasua ez da salbuespena". Ildo horretan, biktimen kolektiboekin hitz egiten dutela eta harreman ona dutela berretsi du.
"Gertu" programa
Hauteskunde kanpaina amaitutakoan, biktimekin banan banako harremanak lantzeko "Gertu" programa abian jarriko du Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza idazkaritzak.
Programa horretan, "demagogiarik gabe eta biktimak erabili gabe", biktimekin hitz egingo dute horiekin lan egiteko giroa sortzeko helburuarekin.
Iaz, urte amaieran, biktimen kezkak zeintzuk diren ezagutzeko ikerketa bat egin zutela azaldu du Fernandezek. "Biktima batzuk harreman pertsonal handiagoa, tratu pertsonalizatua, eskatzen dute, eta beste batzuek memoriaren eraikuntzan parte hartzea eskatzen dute. Beraz, gu guztiei erantzuna ematen saiatzen gara", azaldu du.
Tortura kasuen ikerketa
Fernandezek, bestalde, nabarmendu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak, azken 50 urteetako tortura kasuak aitortzea erabaki duela. Modu independiente baten egingo duela eta, ekaina bukatu baino lehen, Pako Etxebarria antropologoa buru duen lan taldeak ikerketa prozesu horren nondik norakoak aurkeztuko dituela.