Politika -

Kongresuan

Urquijo bere karguan mantenduko dutela erantzun dio Montorok EAJri

Kontratazio publikoetan euskara baldintza gisa ezartzeagatik, besteak beste, 537 salaketa aurkeztu ditu epaitegien aurrean Urquijok, EAEko erakundeen aurka.

Carlos Urquijo kargugabetzea eskatu du EAJk

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak ez du Carlos Urquijo Gobernuko ordezkaritzatik kenduko, “eta are gutxiago EAJko bozeramaileak tribunatik eskatzen baldin badu”, Cristobal Montoro Ogasun ministroak esan duenez.

Aitor Esteban EAJko diputatuak Carlos Urquijok Euskadin egiten duen lanari buruz galdetu dio Montorori.

Kontratazio publikoetan euskara baldintza gisa ezartzeagatik, besteak beste, 537 salaketa aurkeztu ditu epaitegien aurrean Urquijok, EAEko erakundeen aurka.

Aitor Estebanek esan du Urquijo ez dela erakundeen arteko harremanak errazteko pertsona egokiena, “diplomatikoa izan ezik, piromano hutsa delako”. Hortaz, kargua utzi beharko lukeela esan du EAJko ordezkariak.

Urquijo kargutik kentzea “erakundeen arteko harremana normalizatzeko edo txarrera eramateko” eskatzen duten galdetu dio Montorok Estebani. Etorkizunean ere, Urquijo Gobernuko ordezkaria izango dela azpimarratu du.

Estebanen hitzei esker, Carlos Urquijoren “paper politikoa” berretsi egin da, Montororen ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea