Politika -

Euskadi Europan

Calparsoro: 'Euskadi independente balitz EBtik kanpo egongo litzateke'

EAEko fiskal nagusiak gogorarazi duenez, "zenbait herrialde eta Estatu, Europakoak izanda eta Europako bihotzean egonda, EBtik kanpo daude".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiaren esanetan, Euskadik eta Kataluniak estatu izatea lortuko balute, ez lirateke Europar Batasunaren kide izango, hasiera batean. Halaber, gogorarazi duenez, , "zenbait herrialde eta Estatu, Europakoak izanda eta Europako bihotzean egonda, EBtik kanpo daude".

Calaparsorok, halaber, azaldu duenaren arabera, Kataluniako Govern-ek ez du Legerik urratu eta ez urratzeko "aukera dute" oraindik, azaroaren 9an egingo baitute kontsulta Katalunian.

Euskal Fiskaltzaren buruaren hitzetan, Katalunia eta Euskadi independente balira "argi dago, hasieran, EBtik kanpo geratuko liratekeela", gutxienez, epe batean, berriro kide izatea erabaki bitartean.

Horren ildotik, gogorarazu duenez, "estatu berri bat sortzeko, nazioarteko estatuen eta erakundeen oniritzia behar da". "Onartzea beharko lukete, eta horrek prozesu bat behar du, hau da, izapidea, trantsizio epe bat".

Era berean, Calparsororen arabera, etorkizuneko hipotesia da, argi dago "Katalunia eta Euskadi Europako parte izan eta direla, independente izan gorabehera". Gerta lekieke Suitzari eta Ukrainari gertatutakoa, "Europa izan dira eta egun dira, baina ez Europar Batasunaren kide".

Kontsulta eta legea

Juan Calparsorok, bestalde, nabarmendu duenez, Katalunian galdeketa "ilegala" egiteak ondorioak ekar litzake, eta geroko helegiteak "Legea bete egin behar delako". "Zuzenbide Estatu batean bizi gara eta oinarrizko printzipio bat dago; legaltasuna eta botere publikoak inpartzialak izateko debekua", esan du.

Alabaina, legedia alda daitekeela gogorarazi du, eta hori da "independentziaren aldeko Kataluniako alderdiek egin behar dutena". Calparsororen ustean, Artur Mas Generalitatearen presidenteak "onartu egin zuen modu inplizituan" Legea "bete behar dela", "hauteskunde plebiszitarioak" egiteko aukera izan lezaketela adierazi zuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Batasun europarra