Politika -

EB-ko hauteskundeak

Baliteke PPk gaur ematea EBko bozetarako hautagaiaren berri

Cospedalek prentsaurrekoa deitu du eguerdirako, eta bertan zerrendaburuaren izena esatea espero da. Larunbatean egingo dute Toledon ekitaldi ofiziala hautagaia aurkezteko.

Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusia.
Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiak prentsaurrekoa deitu du eguerdirako, eta baliteke bertan jakinaraztea zein izango den PPren hautagaia maiatzaren 25eko EBko hauteskundeetarako.

PPk ekitaldia antolatu du larunbaterako Toledon, eta bertan aurkeztuko dute ofizialki hautagaia, Jorge Fernández Díaz Barne ministroak baieztatu duenez.

EBko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi eta koalizioek apirilaren 16a eta 21a bitartean aurkeztu behar dituzte hautagaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea