Politika -
Madrilera eraman dute
Espainiaren esku utzi du Frantziak Beñat Aginagalde
Besteak beste, Inaxio Uria enpresariaren eta Isaias Carrasco zinegotziaren hilketak egozten dizkiote.
Erredakzioa
Frantziak Espainiaren esku utzi du Beñat Aginagalde Ugartemendia. Polizia Nazionaleko agenteak arduratu dira Aginagalde Madrilera eramateaz. Inaxio Uria enpresariaren eta Isaias Carrasco zinegotziaren hilketak egozten dizkiote.
Aginagalde Ugartemendia 30 urte ditu, Hernanikoa da eta 2010eko otsailean atxilotu zuten Cahan herrian (Frantzia). Poliziak igorri duen oharrean jasotzen denez, Asti komandoko kidea da, eta, besteak beste, Isaias Carrasco Arrasateko PSOEren zinegotziaren hilketa (2008. urtean) eta Inaxio Uria enpresariaren hilketa egozten dizkiote. Uria 2008ko abenduan hil zuten, Azpeitian.
Espainiaratzea eskatzeko, Aginagalderi delitu hauek egozten dizkiotela esan dute: legez kanpoko atxiloketa, armak legez kanpo edukitzea, ibilgailuen lapurreta, terrorismo ekintzak, hilketa, hilketa saiakuntza, armak eta lehergaiak edukitzea eta talde terroristako kide izatea.