Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Juaristi: 'Europar Batasunak bake-prozesuari lagun diezaioke'
Nolanahi ere, konponbidearen gakoa "hemen" dagoela azpimarratu du Europako hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaiak.
Erredakzioa
Josu Juaristik esan du Europak Euskal Herriko "bake-prozesuan lagun" dezakeela, baina "konponbidearen gakoa hemen" dagoela.
"Europako Parlamentuak Euskal Herriko bake-prozesuari ekarpenak egin diezazkio, Ipar Irlandan egin zuen bezala, eta euskal gatazkaren konponbidea Europako agendan sartzea ahalbidetu dezake", azaldu du Europako hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaiak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.
"Baina argi dago Europako Parlamentuak ez digula herrialde baten estatusa emango", erantsi du.
Bestalde, Juaristik adierazi du ona izango litzatekeela ERCk hauteskundeetara EH Bildurekin eta BNGrekin batera aurkeztea erabaki izan balu, "gure herrien eskubidean batera defendatzeko".
Hala ere, EH Bilduren eta ERCren arteko harremanak "oso onak" direla esan du, eta hauteskundeetara elkarrekin joateko arrazoiak, datorren azarorako Katalunian deitutako galdeketan oinarritzen direla argitu du.