Politika -
'Goazen bozkatzera!'
Europako independentistak bat eginda manifestatu dira Bruselan
Herrien autodeterminazioa aitortzea eskatu diote milaka kataluniarrek, euskal herritarrek, eskoziarrek eta belgiarrek Europar Batasunari.
Erredakzioa
Kataluniatik, Euskal Herritik, Eskoziatik eta Belgikatik etorritako 3.500 independentista inguruk manifestazio bat egin dute Bruselan, Europar Batasunak herrien autodeterminazioa aitortzea eskatzeko.
'Goazen bozkatzera!' lelopean (maiatzaren 25ean egitekoak diren Europako hauteskundeen harira), manifestariek Brusela zeharkatu dute, Europar Batasuneko eraikinak dauden lekutik hiriko erdiguneraino.
Martxan, Kataluniako, Euskal Herriko, Eskoziako eta Belgikako banderak ikus zitezkeen, autodeterminazio eskubidea eskatzen duten lurraldeak ordezkatuz.
Manifestazioaren antolatzaileen arabera, 550.000 sinadura batu dituzte dagoeneko, EBri "autodeterminazio eskubidea aitortzea" eskatzeko.
"Ohore bat da Flandriarentzat atzerriko maizterrak hartzea", esan dio Belgikako albiste agentziari Steven Vergauwen Vlaamse Volksbewegingen ordezkariak.
"Historian lehenengoz, Europa osotik etorritako organizazioek bat egin dute proiektu positibo bat, autodeterminazioaren aldeko kanpaina bat eta independentzia defendatzeko", gaineratu du.