Politika -

Bilbo

Hiru dira jada foro ekonomikoko istiluengatik atxilotuak

Ertzaintzak beste bi lagun atxilotu ditu asteazken honetan, Getxon eta Donostian. Hirugarren atxiloketa Bilbon izan da eta 21 urteko emakume bat da.

Istiluak Bilbon izandako Ekonomia Foroan. Argazkia: EiTB
Istiluak Bilbon izandako Ekonomia Foroan. Argazkia: EiTB
Istiluak Bilbon izandako Ekonomia Foroan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko emakume bat atxilotu du Ertzaintzak asteazken iluntzean Bizkaiko hiriburuan, ustez Bilboko Foro Ekonomikoaren harian izandako istiluetan parte hartzeagatik. Istilu horietan parte hartzea egotzita atxilotu duten hirugarren laguna da.

Aurretik, asteazken goizean, beste bi pertsona atxilotu zituzten, horietako bat adingabea, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iñigo Fernandez de Martikorena ukberri.net-eko kazetaria Getxon atxilotu zuten. Bestea, Donostian atxilotu zuten, eta bere gurasoen zaintzapean utzi dute, adingabea baita.

Martxoaren 3an Bilboko Foro Ekonomikoan izandako istiluetan parte hartzeagatik atxilotu omen dituzte hirurak.

Egun horretan, Ertzaintzak dispositibo berezi bat jarri zuen martxan nazioarte mailako ekitaldi horren harira, eta hainbat erakunde sozial eta politikok iragarri zituzten ekitaldiak kontuan izanda.

Protestaldietan, hainbat erakusleiho eta kaleko altzari apurtu zituzten. Gertakari horietan, zazpi pertsona atxilotu zituzten, bat inputatu egin zuten, 50 pertsona identifikatu zituzten eta zazpi ertzain zauritu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea