Politika -

Oinez

'Duintasunaren Martxek' 'larrialdi egoera soziala' salatu dute

71 pertsona zauritu dira Colon plazaren inguruetan, Madrilen, Poliziaren eta manifestarien arteko istiluetan. Halaber, 24 lagun, tartean hiru adingabe, atxilotu dituzte.

Zerbitzu publikoen aldeko mareek ere bat egingo dute manifestazioan, Madrilen. Artxibokoa: EFE
Zerbitzu publikoen aldeko mareek ere bat egingo dute manifestazioan, Madrilen. Artxibokoa: EFE
29 atxilotu eta 67 polizia zaurituta, 'Duintasunaren martxaren' ostean

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka milaka lagunek bat egin zuten larunbatean Madrilen egin zen "Duintasunaren Martxan", "ogia, lana eta etxebizitza guztiontzat" lelopean. Espainiako gizartearen zati handi batek bizi duen "larrialdi egoera soziala" salatzeaz gain, murrizketen amaiera eta Espainiako Gobernuaren dimisioa ere eskatu zuten.

Manifestazioaren goiburuan ondorengo mezua irakur zitekeen: Zorraren ordainketari ez. Troikako Gobernuak kanpora!. Murrizketarik ez. Ogia, lana eta etxebizitza guztiontzat. Manifestazioa Atotxan hasi eta Colon plazan amaitu zen, dena den hainbat manifestarik eta manifestaziora atxikitako zutaberen bat bidean zehar batu zen protestara.

"Gizartea iratzartzen ez bada, bukatu da festa", "Nire alaba hemen egongo zen, baina emigratu egin du", "Hau herriaren gizalegezko borroka da", "Elkartasun injekzio bat da", "Duintasuna martxan" edo "Herriarentzat justiziarik ez badago, ez da bakerik izango Gobernuarentzat", horrelako mezuak irakur zitezkeen manifestarien pankartatan.

Manifestariek honelako aldarriak egin zituzten: "Iparraldetik hegoaldera eta mendebaldetik ekialdera borrokak aurrera darrai, kosta ala kosta", "Ez da krisia iruzurra baizik", "Rajoy edo Rubalcaba ikusi nahiko nituzke INEMeko ilaran", "Adorearekin eta duintasunaren bidetik iritsiko da garaipena" edo "Dimisioa".

Colon plazara iritsitakoan, PPren Genovako egoitzatik gertu, milaka lagunek harrera egin zieten manifestariei.

Gutxienez 71 zauritu eta 24 atxilotu Madrilen, Poliziaren eta manifestarien arteko istiluetan

71 pertsona zauritu ziren eta 24 lagun, tartean hiru adingabeko, atxilotu zituzten Colon plazaren inguruetan, Madrilen, Poliziaren eta manifestarien arteko istiluetan "Duintasunaren Martxaren" amaieran.

Zaurituen artean 30 poliziak dira eta ganerako 41ak, berriz, manifestariak; denak arin edo oso arin zauritu dira. Poliziaren bozeramaileek Europa Press albiste agentziari jakinarazi ziotenez, autoritatearen kontrako atentatua eta erresistentzia leporatzen diete atxilotuei. Objektuak, hesiak, galtzada-harriak eta hiri-altzariak bota dituzte atxilotuek.

Manifestari batzuk PPren egoitza dagoen Genova kalean sartzen saiatu ziren eta orduan istiluak sortu ziren manifestarien eta Poliziaren artean. Halaber, zenbait manifestari Recoletos inguruan akanpada egiten saiatu ziren.

Espainiako Gobernuaren dimisioa eskatu dute

Manifestazioaren amaieran Willy Toledo aktoreak eta Olga Rodriguez kazetariak agiri bat irakurri zuten. "Muturreko egora larri batean gauden, larrialdi egoera soziala bizi dugu eta horrek erantzun masiboa ematera bultzatzen gaitu", horrela zioen agiriaren hasierak.

"Milioka pertsona lanik gabe daude. Lan egiteko eskuak ditugu, ikasketak ere bai, eta gaitasun intelektuala izanda ere, lana ez aurkitzea umiligarria da", salatu dute. Espainiako Gobernauren dimisioa eskatzeaz gain, "oinarrizko eskubide sozialak murritzen dituzten gobernuei edota Troikarekin kolaboratzen dutenei" dimisioa aurkezteko eskatu zieten.

Bestalde, krisi egoera baliatuz Gobernuak eskubideak murrizten ari direla salatu zuten. "Murrizketa politika horiek sufrimendua, gosea eta heriotzak eragiten ari dira batzuentzat, eta irabazi handiak banku eta indar ekonomikoentzat", gaineratu zuten.

Madrilen Atochan bat egin baino lehen egindako martxetako bat. EFE

Madrilen Atochan bat egin baino lehen egindako martxetako bat. EFE

Guardia Zibilaren kontrolak

M22 mugimenduak salatu zuenaren arabera, Guardia Zibila manifestarien autobusak sistematikoki geldiarazten izan zen, eta 100 inguru izan ziren kontroletan gelditutakoak. Gainera, esan zutenez, 30 autobus baino gehiago ordubete eta ordu t'erdi inguru egon ziren mugitu ezinik 14 probintziatan.

Gobernuaren helburua, M22ren ustean, milaka eta milaka hiritar hirian sartzea galaraztea da. biltzeko eta manifestatzeko eskubideak bete ez ditzaten. "Jarrera horrekin, protesta baketsu eta demokratiko bat kontrolaezinezko kaos bilakatu nahi du Gobernuak", gaineratu zuen.

1.650 Polizia-agente

Barne Ministerioak operatibo berezia prestatu zuen, istiluen kontrako 1.650 agentek osatuta, 33 taldetan, Poliziako iturriek zabaldu zutenez.

Gauzak horrela, gaurko operatiboak 25-S elkarretaratzerako prestatutakoa gainditu zuen (1.300 agente); 'Kongresua inguratu' ekimenekoa ere bai

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea