Politika -
Udalbiltzaren batzarra
Udalbiltzak euskal herritartasuna lan-ildoari helduko dio aurten
Hiru ardatz lantzea aurreikusten dute: euskal herritartasun agiri nazionala bultzatzea, udaletan euskal ikurren erabilera sustatzea eta Interneten .eus domeinua erabiltzea.
Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak euskal herritartasunari buruzko lan-ildoari helduko dio aurten, eta dinamika posible batzuk aurkeztu dituzte: euskal herritartasuna frogatzen duen agiri nazionala bultzatzea, udaletan euskal ikurren erabilera sustatzea, eta Interneten .eus domeinua erabiltzea.
Larunbat honetan udal hautetsiekin Ordizian egindako bilkura batean erabaki du Udalbiltzak euskal herritartasuna lan-ildoarekin hastea.
"Orain, Euskal Herritartasuna ildoari helduko diogu, 'Euskal Herritarrak gara' ekimenaren bidez", adierazi du ohar batean.
Aipaturiko lan-ildoak hiru ardatz nagusi izango ditu. Batetik, euskal herritartasuna frogatzen duen agiri nazionala sortzea, bere izapidea prestatzea eta erabilera eta bideragarritasuna bermatzea.
Bestetik, udaletan euskal ikurrak bultzatuko ditu, hala nola, toki publikoetan, herriko elkarteetan, kirol eremuan edo etxeetako balkoietan.
Azkenik, Udalbiltzako udalek beren webguneetan .eus doimenua erabiltzea sustatuko du.
Bestalde, Udalbiltzak prozesu parte-hartzailea ireki du lan-ildo horri buruzko ekarpenak jasotzeko.