Politika -

Anexioa

Trebiñu: 'Araban anexioa eskatzea ez da subiranotasun abentura bat'

Bere aldetik, Cesar Rico Burgosko Aldundiko presidenteak adierazi du "Eusko Legebiltzarrak Trebiñun egin duen esku sartzea" ez dela "legitimoa".

Treviño. Argazkia: EITB
Treviño. Argazkia: EITB
Treviño. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak ekimen bat onartuko du ostegunean, Trebiñu Araban anexionatzeko. Trebiñuko konderriko (Burgos) alkateek adierazi dutenez, "ez da subiranotasun abentura bat", zonalde horretan dagoen zerbitzu eskasiari erantzuna emateko administrazio bide bat baizik.

Ignaio Portilla Trebiñuko alkateak, Begoña Garcia Argantzuneko alkateordeak eta Adolfo Estavillo Trebiñuko alkateordeak agerraldia egin dute Arabako hiriburuan Trebiñuren auziaren inguruan aritzeko. Etzi egingo dute botazioa Gasteizko ganberan.

EAJk bultzatu du ekimena eta jeltzaleez gain, EH Bilduk eta PSE-EEk baiezkoa emango diote. Hortaz, aurrera ateratzeko indarra edukiko du.

Onartzen denean, lege-proposamen bat eramango dute Diputatuen Kongresura, EAEko eta Gaztela-Leongo mugak aldatzeko eta konderria Euskadin sartzeko. Erkidegoa ez dago zergatik ados egon.

Horrela, esan dute ez dela subiranotasun abentura bat, "gero eta sostengaezinagoa" den egoera bati irtenbide administratiboa ematen saiatuko direlako. "Gaztela-Leonek ia ez du zerbitzurik eskaintzen" zonaldean, esan dutenez.

"Eusko Legebiltzarrak Trebiñurekin egingo duena ez da legitimoa"

Cesar Rico Burgosko Aldundiko presidenteak adierazi du "Eusko Legebiltzarrak Trebiñun egin duen esku sartzea" ez dela "legitimoa".

Prentsaurreko batean, esan du Eusko Legebiltzarrak izapidetuko duten espedientea "legala bada", baina ez da "legitimoa", Diputatuen Kongresura "atzeko atetik" heltzea suposatzen baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak