Politika -
Lege proposamena
Konstituzionalak Estatutuei betoa jarri ahal izatea eskatu dute
PPk eta PSOEk bultzatutako proposamenarekin, Estatutuak martxan jarri aurretik Auzitegi Konstituzionalak erreformen konstituzionaltasuna frogatzeko ahalmena berreskuratzea nahi dute.
Erredakzioa
Autonomien Estatutuak berritu aurretiko konstituzionaltasun helegitea berriz ere abian jarri ahal izateko lege proposamena egin dute Kongresuan PPk eta PSOEk.
Joan den ostiralean bi alderdi hauek aurkeztu zituzten proposamenek Autonomia Estatutuak berriztatzea erabakitzen den bakoitzean hauek martxan jarri aurretik Auzitegi Konstituzionalak horien konstituzionaltasuna frogatzea nahi dute.
Hori dela eta, Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoaren erreforma eskatu dute, konstituzio-kontrakotasuneko helegitea berreskura dezaten (1985ean indargabetu zen) Autonomia Estatutu baten erreforma bat Kongresuan onartu eta gero aurkeztu ahal izateko.