Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

EAJren helburua 'independentzia' dela uste du EAEko PPk

Dena dela, Iñigo Urkulluren eta Artur Masen jarrerak "ezberdinak" direla aitortu du Borja Semperrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Semper EAEko PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen ustez, Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzaren helburua "independentzia" da.

Dena dela, orain arte Iñigo Urkullu lehendakariak erakutsitako jarrera eta Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentearena "ezberdinak" direla aitortu du. Hori dela eta, "zentzutasuna mantentzea" eskatu dio.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Euskadi "Kataluniako gainbeheran" ez sartzea espero duela esan du Semperrek, horrek "tentsioa" sortzen duelako.

Horrenbestez, Kataluniako kontsulta arbuiatu du, herritarrek "lasaitasuna" behar dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea