Politika -

Elkarrizketa lehendakariari

Iñigo Urkullu lehendakariari egindako 30 galderak

30 euskal herritarrek Iñigo Urkullu lehendakaria zuzenean galdekatzeko aukera izan dute ETB-2ko 'Euskadi Pregunta' saioan. Hona hemen Urkulluk erantzun behar izan dituen 30 galderak:

Iñigo Urkullu lehendakaria 'Euskadi Pregunta' saioan. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria 'Euskadi Pregunta' saioan. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria 'Euskadi Pregunta' saioan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.- Jose Rodriguez. 47 urte. Bilbo. Ingeniari Teknikoa

Zein da Jaurlaritzaren jarrera Fagorrek bizi duen krisiaren aurrean?

2.- Mari Cruz Criado. 51 urte. Leioa. Ostalaria

Zenbat denbora itxaron beharko dute gure seme-alabek lanpostu duin bat lortu ahal izateko?

3.- Julen Sasiain. 18 urte. Amurrio. Ikaslea

Hezkuntza Saileko beketan murrizketarik egingo duzue?

4.- Juanjo Baña. 60 urte. Bilbo. Aurrerretiratua, bankuen sektorean

Ikerkuntzari lehentasun nahikoa ematen zaio Aurrekontuetan?

5.- Ainoa Irazusta. 27 urte. Zarautz. Sukaldaria

Autodeterminazioaren inguruan informazio nahikoa dute herritarrek?

6.- Gurutze Maleta. 53 urte. Bilbo. Osasun langilea

Koordainketagatik egindako gastua itzultzeko neurriak zergatik ez dituzue lehenago onartu?

7.- Udiarraga Garcia. 48 urte. Ugao-Miraballes. Hezitzaile soziala

Zein izango da gabezia soziosanitarioei aurre egiteko Jaurlaritzaren plana?

8.- Itziar Alonso. 41 urte. Donostia. Unibertsitate irakaslea

Legealdi honi begira, zein da zure aurreikuspen ekonomiko erreala Hezkuntzarako?

9.- Igor Fernandez. 40 urte. Labastida. Sukaldaria

Noizko gas naturala Arabako Errioxan?

10.- Gerardo Garcia. 37 urte. Leioa. Informatikaria

Nola egingo diozue aurre langileen txirotzeari?

11.- Susana Toledo. 48 urte. Errenteria. Garbitzailea

Nola betearaziko diozue Kutxabanki hipoteka maileguen erreferentzia indizea kentzea?

12.- Koldobike Olabide. 51 urte. Legazpi. Kimikan lizentziaduna

Zerga bidez ordaintzen dugun dirua zaborrak biltzeko sistema alderdikoiak bultzatzen ez erabiltzeko, zer egin dezakegu?

13.- Susana Ibargutxi. 38 urte. Gasteiz. Behargina

Zein da Jaurlaritzaren iritzia kaltegarria ez den erradiazio elektromagnetikoaren mailaren inguruan?

14.- Erik Fresno. 26 urte. Getxo. Ostalaria

Estatuko hedabideen manipulazioari aurre egiteko zerbait egingo duzu?

15.- Patxi Amantegi. 47 urte. Tolosa. Sare elektrikoetako teknikaria

Nola konpondu daiteke atez ateko sistema ezartzearen ondorioz sortu den haustura soziala?

16.- Nati Lobo. 45 urte. Eskoriatza. Langabea

Zergatik mugatu dituzue hainbeste Lanbideko eta EPAko lanpostuak?

17.- Juan Luis Merino. 49 urte. Eskoriatza. Fagor taldeko langilea

Fagor Etxetresnakeko krisiaren ondorioz sortuko den enplegu suntsitzeari nola egingo diozue aurre?

18.- Jose Luis Castaño. 44 urte. Basauri. Etxegabetua

Etxetik botako bazintuzte, etxebizitza bat okupatuko zenuke?

19.- Ramon Muñoz. 61 urte. Irun. Aurrerretiratua

Non geratzen da intimitate eskubidea laguntza sozialak eskatzen direnean?

20.- Juliette Bergouignan. 61 urte. Marketing irakaslea unibertsitatean

Iparraldeko ikasleek hegoaldeko unibertsitateetan euskaraz ikasi ahal izango dute?

21.- Pierre Recarte. 66 urte. Urruña. Mediku erretiratua

Bidasoako hegoaldeko trenbide-saretik Modalohr bagoiak joan ahal izango dira?

22.- Leize Ariño. 18 urte. Bilbo. Ikaslea

Artea sustatzeari garrantzia kendu diezaiokegu krisi garaian?

23.- Lourdes Santillana. 47 urte. Donostia. Erizaina

Nola eragingo dio krisiak 2013-2020 Osasun Planari?

24.- Mª Carmen Bezares. 57 urte. Gasteiz. Geriatria laguntzailea

Lurzorutik gasa ateratzeko, 100 milioi euro inbertituko dituzue Araban?

25.- Enrike Diez de Ulzurrun. 51 urte. Iruñea. Itzultzailea

Zer egingo du zure Gobernuak EiTB Nafarroan ikusi ahal izateko?

26.- Arantza Ezkerra. 75 urte. Bilbo. Etxeko langilea

Erantzun bera ematen al dio Jaurlaritzak arazoak dituen edozein enpresari, enpresa horren tamaina kontuan hartu gabe?

27.- Ruth Losada. 28 urte. Bilbo. Gizarte hezitzailea

Cabacas auzian, Legebiltzarreko lantaldeak ez lituzke erantzukizunak ikertu behar?

28.- Jose Ramon Martinez. 47 urte. Sartaguda. Pueblo de las Viudas elkarteko kidea

Noizko Memoria Historikoaren Legea Euskadin?

29.- Rakel Faces. 39 urte. Oion. Ume hezitzailea

Arabako Errioxako ikastoletan D eredua bultzatzeko neurririk hartuko al duzue?

30.- Jon Cousillas. 23 urte. Barakaldo. Psikologian graduduna

Zein arrazoirengatik utziko zenuke politika mundua?

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea