Politika -
Urteurrena
Urquijo: 'Konstituzioa hobetu bai, baina arriskuan jarri gabe'
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren iritziz, Euskadirentzako estatus berri bat proposatzeak "barne banaketa" bultzatzen du eta ez dio laguntzen kanpoko konfiantzari.
Erredakzioa
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria Konstituzioa hobetzearen alde azaldu da, baina azpimarratu du "arriskuan ez jartzearen" garrantzia. Urquijok Gobernuaren Ordezkaritzak Konstituzioaren 35. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldi batean hartu du parte, eta esan du arrazoiak daudela urteurren hori ospatzeko; izan ere, bere esanetan, Konstituzioak demokraziaren finkatzea bideratu du, eta demokrazia horri esker Espainian orain arteko mailarik altuena dago "askatasunean, aurrerabidean eta ongizatean”.
Urquijoren ustez, Euskadirentzako estatus berri bat proposatzeak "barne banaketa" dakar eta kanpoko konfiantzari ere ez dio laguntzen. Hiritarrek, adierazi duenez, Konstituzioak biltzen duen Estatu eredua arrakastatsua dela uste dute.
Eredua baliozkoa dela azpimarratu du Urquijok, eta nabarmendu du Konstituzioa erreformatzearen aldeko eztabaidak funsgabekoak direla, batez ere bigarren artikuluaren ingurukoak direnean. Artikulu horretan, hain zuzen ere, islatuta dago Nazio Espainiarra bereizezina dela.