Politika -

Botere Judiziala

Carlos Lesmes eta Pilar Teso epaileak, BJKN zuzentzeko hautagaiak

Botere Judizialak osoko bilkura egingo du datorren astelehenean presidente berria aukeratzeko. Antza, Carlos Lesmes da faborito nagusia.

Rafael Fernandez Valverde epailea. Argazkia: EFE
Rafael Fernandez Valverde epailea. Argazkia: EFE
Rafael Fernandez Valverde epailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Lesmes eta Pilar Teso Auzitegi Goreneko epaileak izango dira Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) presidentetzarako hautagaiak. Hala erabaki dute organo horretako bokalek arratsalde honetan egindako bileran.

Rafael Fernandez Valverde magistratuak agerraldia egin du Botere Judizial berriaren izenean bi hautagaien izenak jakinarazteko. Datorren astelehenean beste osoko bilkura bat egingo dute eta orduan erabakiko dute bietako zein izango den Botere Judizialaren presidente berria.

Bi hautagaiak Auzitegi Goreneko administrazio auzietako epaileak dira. "Biek dute Botere Judiziala zuzentzeko gaitasuna", azpimarratu du Fernandez Valverdek.

Nolanahi ere, Lesmes omen da faborito nagusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Auzitegi Gorena argazkiak Espainia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia gaur